BESTELAKOAK

Lekeitioko Udako Arte Erakusketan izen ematea zabalik

Lekeitio herriak bere ateak zabaltzen dizkio arteari urtero, eta arte erakusketa handi bat osatzen du. Orain jakinarazi dute, Lekeitioko Udako Arte Erakusketan izen emateko epea, martxoaren amaierara arte badagoela zabalik.

Parte hartzeko Lekeitioko Kultur Etxera hurbildu edota kulturetxea@lekeitio.com  helbidera idatzi beharko da. Artistak bere lanen argazkiak, biografia eta erakusketaren azalpenak bidali beharko ditu. Hori behin jasota, Lekeitioko Udal Kultur Erakundeak ebaluatu egingo du maila.

Apirilaren hasieran, erakusketa egiteko onartu direnen artisten zerrenda aurkeztuko da eta ondoren zozketa baten bitartez hautatuko dira parte-hartzaileak. Lehentasuna izango dute lekeitiarrek eta eskualdekoek.
Aurkeztutako artista kopuruaren arabera, erakustaldi bakoitzak astebete iraungo du; eta aste bi emateko aukera egongo da, baldin eta partaide gutxi aurkezten badira.

Udako Arte Erakusketak alor ezberdinetako artistengana heldu nahi du, arte aniztasunaren isla izan dadin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button