Nontzeberri

Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiaren deialdia zabalik dago

Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiaren 31. edizioan parte hartu nahi duten konpainia zein kolektiboek euren lan eta proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte abenduaren 27ra bitartean.

Edizio berri honetan ere, bi deialdirako zabalduko da epea hirugarren urtez. Bata, Kalekaren Sekzio ofizialerako lanak proposatzeko. Artista, kolektibo, elkarte profesional zein edozein autoretza motarentzat zuzenduta, izaera bitxiko espazioak eta gaurkotasunean burututako sormen-lanak proposatu ahal izango dira.

Eta Scratch atala bestetik, garapen egoeran dauden proiektuak esperimentatu eta probatu nahi duten artista, kolektibo, elkarte profesional zein edozein autoretza motarentzat zuzendutakoa.

Aurten burututako Kalekaren 30. edizioan izandako parte hartze arrakastatsua azpimarratu nahi izan dute antolatzaileek, “eta guztira, 21 ekintza eta ikuskizunez gozatzeko aukera eskaini baitzuten ondu genuen egitarau oparoak”.

Kaleka jaialdiko deialdian “kale-arte” mailan jasota dauden edozein diziplinako lanak izan daitezke hautatuak. Eta era berean, kontutan hartuko dira, nahiz eta esandako mailan jasota ez egon, espazio publikoa garapen-bide eta lanaren aurkezpen publikotzat hartzen dituzten lanak.

Bi deialdietarako, kaleka.eus atarian aurkituko duzuen formularioa bete beharko da. Informazio gehiagorako, jo webgune horretara.

Exit mobile version