ESZENA

Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia prest

Uztailaren 19tik 22ra, Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia egingo da. Aurtengoa,  Kaleka jaialdiaren 29. edizioa izango da.

Nazioarteko jaialdian 22 konpainia eta kolektibo izango dira bertan, bertokoak, estatukoak eta baita atzerritik etorritakoak ere. “Euren  ikuskizunak, sormenezko lanak eta parte-hartze tailerrak Lekeitioko kale zein bereziki egokitutako espazio ezberdinetan kokatuko dira”.
Aurten, jaialdiak bere hiru sekzioak indartzen ditu, Kaleka Ofiziala, Kalekaz Blai eta Kaleka Scrach.
Eta horiez gain, Kalekak bi formazio tailer eskainiko ditu: Rui Paixaoren Omnium Estatua (uztailak 22),  eta Matias Zanottiren Revestidos (uztailaren 17tik 22ra). Parte hartzeko beharrezkoa da aurretiaz izena ematea www.kaleka.eus webgunean.
Bertan ere programazio guztia topatu ahalko duzue.

Gogoratu beraz, uztailaren 19tik 22ra zita berezia izango duzuela Lekeition, Kaleka jaialdiaren 29. edizioarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button