ESZENA

Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia

Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki jaialdiaren 23. edizioa egingo dute uztailaren 6an, 7an eta 8an. Aurten Euskal Herriko kale antzerkigintza izango du zutabeetako bat. Hala, Gaitzerdi, Hortzmuga, Salitre, Matrioska konpainien ikuskizunak eta Lekeitioko bi ekoizpen propio, Karkabia eta Lekittoko Deabruak, ikusi ahalko dira.

Atzerriko konpainiei dagokienez, Frantziako Luc Amoros taldeak Page Blanche obra aurkeztuko du, zeinak musika, pintura, teatroa eta dantza uztartzen dituen. Uruguayko D’Ailleurs konpainiak ere edertasunaren inguruan ardaztuko den lana antzeztuko du.

Kataluniatik, halaber, Industrial Teatrera konpainiaren ikuskizuna eta Trifaldo taldearen zirkua etorriko dira. Azkenik, Gaztela aldeko Zanguango konpainiak errealitatea eta fikzioa nahastuko ditu bere lanean.

Egitarauari buruzko xehetasun guztiak lekeitiokale.net webgunean kontsulta daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button