LITERATURA

"7 Kolore" kantaldi ikuskizuna Bilboko Bidebarrietan

10 urte bete dira Jon Arretxek 7 Kolore liburua argitaratu zuenetik, eta hori aitzaki izan dute Ereinen obra berriz argitaratzeko modu bereziagoan, non pintura, eskultura eta musika uztartzen diren forma berria emanez.
Argazkiak, ilustrazioak, musika eta kantuak konbinatzen dituen obra honen bitartez, munduko bazterretan dagoen errealitatearen berri eman nahi da. Jon Arretxe idazlearen, Francisco Ibañez konpositorearen eta Cristina Fernandez ilustratzailearen ekarpenak biltzen dituen lana da 7 Kolore disko-liburua.
Lan honetako testuetan idazleak egindako hamaika bidaietan bizi izan dituen esperientzia berezienak biltzen dira, eta sentimenduka sailkatu dira, kapitulu bakoitza kolore baten esanahiari lotuz.
Egoera gogoangarri asko daude, batzuk tristeak, beste batzuk pozgarriak, edo beldurgarriak, edo esperantzatsuak…
Pertsonak dira nagusi narrazioetan, hamaika mundutako biztanleak, zerbait kontatu edo erakutsi beharra daukatenak, edo euren begirada hutsez unibertso oso bat adierazten dutenak.

Baina narrazioez gain bestelako osagarriak dakartza 7 kolore honek. Izan ere, atal bakoitzari koloreak eta marrazkiak erantsi dizkio Cristina Fernandez ilustratzaileak, eta Francisco Ibañez konpositoreak zazpi kanta sortu ditu piano eta ahotserako, interprete hauekin: Iñaki Belasko pianojolea, Olatz Saitua sopranoa, Enrique Campos tenorea eta Jon Arretxe baxua.

Bihar, ostegunean, otsailak 24, 19:30etan Bilboko Bidebarrieta Liburutegian, lan honetaz gozatzeko aukera izango duzue.

Ereinek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button