Nontzeberri

Leire Bilbaok “Arterako hitzak” egitarauan parte hartuko du

Idazleak eta artea harremanetan jartzen dituen egitaraua ondu du Gasteizko Artium zentroak, Arterako hitzak, Museoko Liburutegiak sustatuta. Zentro horren arabera, “arteari hurbiltzeko eta hura ezagutzeko beste era bat, idazleek Artium Bildumaz duten ikuspegiaren bidez”.

Hala, bihar bertan, urriak 16, Leire Bilbao izango da egitarau horren protagonista, 19:00etatik aurrera. Idazle ondarrutarrak Artium Bildumaren osatzen duen Rafael Zabaletaren Maternidad aukeratu du, artelan horren inguruan aritzeko asmoz. Bilbaok euskaraz hitz egingo du.

Artelan horren harira, hauxe azaldu du Artiumek: “Zabaletaren sortzeko estiloaren oso adierazgarria, irudi txit nabarmenekin eta landako eguneroko bizitza irudikatzen duten eszenekin. Mendiko paisaien, nekazaritza-lanen, Quesadaren eta hango bizilagunen protagonismo handiak ikono izarea ematen die. Maternidad, 1952an margotua, Artium Bildumaren parte da, Castaño Lasaosa-Zabaleta funtsekoa, zehatzago esanda”.

Bilbaok, bestalde, literatur ibilbide luzea egin du, bai eta hainbat esparru jorratu ere: nobela, poesia edo haur eta gazte literatura; iaz, hain zuzen, 2017ko Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria jaso zuen, Xomorropoemak eta beste piztia batzuk poema liburuarengatik.

Exit mobile version