BESTELAKOAK

Leioako XXXIV. Argazki Lehiaketa

Nahi duten guztiek parte har dezakete argazki-lehiaketa honetan, betiere, ezarritako modalitateen barruan (zuri-beltza, kolorea, iphoneografiak edo mugikorrarekin egindako argazkiak). Lanak aurkezteko epea urriaren 13an amaituko da.

Gaia edozein izan daiteke, baina lanek originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute, eta gainera beste lehiaketaren batean saritu gabeak.

Lanak posta ziurtatu bidez bidali edo zuzenean entrega daitezke helbide honetan: Kultur Leioa, Jose Ramon Aketxe plaza 11, 48940 Leioa (Bizkaia)

Honako sari hauek ezartzen dira: Lehen saria (koloretan eta zuri-beltzean), 400 euro eta diploma; Hiru argazkitako multzorik onena: 400 euro eta diploma; Herriko lanen artean argazkirik onena: 250 euro eta diploma; Herri bozkatzea argazki saria: 50 euro, Kultur Leioa Lagun urteko bi txartel eta diploma.

Parte hartzen duten argazkien aukeraketa bat ikusgai  jarriko da Kultur Leioako Erakusketa gelan, urriaren 21etik azaroaren 15era arte.

Jakingarri guztiak: Kultur Leioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button