IKUS-ENTZUN

Leioako “Selección Perseo” zikloaren barruan, apirileko programazioa

Hil honetan, eta gaur abiaturik, bost film interesgarri emango dituzte Leioak antolatzen duen  Selección Perseo zikloaren barruan.

Gaur bertan izango da lehen emanaldia: Capharnaüm (Nadine Labaki). Adituek diote film honekin bere helduaroan iritsi dela zuzendaria. Hemengo pertsonaiak “benetakoak” dira. Nadine Labakik Canneseko jaialdian aurkeztu zituen Caramel (2007) eta ¿Y ahora adónde vamos? (2011) lanak. Saridunak izan ziren Donostian eta Toronton.
Gaurko filmak gazte baten bizipen garratzak kontatzen ditu. Azkenean kartzelan amaitzen du gaztea, eta handik bere gurasoak salatu nahi ditu mundu krudel honetara ekartzeagatik.

Zikloa honako lanekin osatuko da: ​Quien Te Cantará (Carlos Vermut); Cold War (Pawel Pawlikowski); Un día más con vida (Raul de la Fuente, Damian Nenow) Goya eta Europar Zinemaren sarietan Animazioaren film onenari saria jaso zuen; eta azkenik, Dogman (Matteo Garrone).

Zikloari buruzko informazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button