ARTEA

Inorena ez den lurra?

¿Tierra de nadie? lanean aurkeztutako artisten ikerketa-ildoek ikerketa akademikoaz besteko dimentsioak lortzen dituzte. Ondorioak aurkezteaz gain, hemen sartutako lanak gai dira adarkatzeak, konplexutasunak eta paradoxak erakusteko, galderak egiteko eta, batez ere, istorio partikularrak argitzeko.
Gaiaren azterketa geografiko eta historiko zehatza egiteaz harago, ¿Tierra de nadie? lanaren asmoa, praktika artistikoaren bidez, gogoeta-plataforma bat sortzea da, bertatik beti gatazkan egon izan den historia ekonomikoaren arlo bat nabarmentzeko.

Erakusketako lanak, hainbat estrategiaren bidez, kasu partikularrak aztertzen dituzte eta elkarren artean askotariko loturak sortzen dituzte garai eta leku ugariren bidez. Erabilera komunaleko lurraren pribatizazioa, kolonializazioa eta liberazio-borrokak, lurraren egungo erabilerak eta haiek zilegi egiten dituzten diskurtsoak erresistentziak eta okupazio-mugimendu herrikoiak,…

Artista hauen lanek osatu dute erakusketa: Mathieu Kleyebe Abonnenc, Maria Thereza Alves, Vasco Araujo, Jose Arnaud-Bello, Amy Balkin, Abraham Cruzvillegas, Jimmie Durham, Andrea Geyer, Ana Maria Millan eta Olivia Plender.

Montehermosok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button