MUSIKA

Leioako Pop Rock lehiaketaren zuzeneko finalak ostiralean egingo dira

Leioako Pop Rock lehiaketaren XVIII. edizioko finalaren kontzertuak ostiralean egingo dira, Ikea Barri plazan. Guztira lau talde arituko dira, bi pop rock estilokoak, The Amsterdammers (Madrid) eta Noiah (Madrid), eta beste bi metalekoak, Valkyria (Trapaga) eta The Flying Scarecrow (Sopela). Kontzertuak 22:00etan hasiko dira.

The Amsterdammers Madrilen eratu zen 2011n. Boskoteak askotariko doinuak jotzen ditu, tartean, folk, pop, post-punk edo surf, eta gaur arte bi EP grabatu ditu, azkena, maiatzean, Things We All Should Know.

Noiah madrildarrek, bestalde, hainbat estiloko doinuekin egindako fusioa jotzen dute, besteak beste, rock, rap, metal eta funk.

Metal kutsuko taldeen harira, Trapaga herriko Valkyria laukoteak heavy metal klasikoa jotzen du, Warcry, Saratoga, Baron Rojo, Avalanch, Su Ta Gar, edo Iron Maiden klasikoen antzera. Principio y Fin izenburuko lana argitaratu dute Trapagakoek.

The Flying Scarecrow Sopelan eratutako banda da, eta metal alternatiboa jorratzen du. Taldekideak hainbat taldetan aritutako musikariak dira, Space Octopus, No Drama, The Descent eta Rise to Fall, besteak beste. Aurten, Bartzelonan burututako W:O:A Metal Battle Spain lehiaketa irabazi dute Sopelakoek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button