MUSIKA

Leioako Pop-Rock Lehiaketan parte hartzeko azken egunak

Leioako XIX. Pop Rock Lehiaketa abian da; maketak edo CDak entregatzeko azken eguna martxoaren 31 da.

Taldeek pop-rock eta metal ataletan parte har dezakete eta hauexek izango dira sariak: Metal saileko talde onenaren saria, 1.200€; Pop Rock saileko talde onenaren saria, 1.200€; Leioako Udala saria, bertoko talde onenari (gutxienez taldekide bik bertokoak izan behar dute), 600€; Euskara Zerbitzua sari berezia, euskarazko abesti onenari, 600€; eta, azkenik, Leioako XVIII. Pop Rock Lehiaketako Irabazle Nagusia, 400€. Sari hau saileko irabazlea izateagatik jasotako sariari gehituko zaio.

Maketak edo CDak hona bidali behar dira: Aterpe Leioa Gaztegunea. Aldapabarrena, 2. 48940 Leioa (Bizkaia).

Lehenengo fasean, apirilaren 17rako epaimahaiak ondokoak aukeratuko ditu: Pop Rock eta Metal modalitateetako talde onenak. Taldeok zuzeneko finaletara pasatuko dira.

“Finalak San Juan jaietako egitarauaren barruan burutuko dira, antolatzaileek erabakitako data eta ordutegian. Talde finalistek 30 minutuz joko dute zuzenean, epaimahaikide eta ikusleen aurrean”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button