MUSIKA

Denboraldi berriari biziki indartsu helduko dio EOS-ek

Uda honetan aukera ugari izango da Euskadiko Orkestraren musika entzuteko: Donostia 2016 hautagaitzaren aldeko doako kontzertu bat abuztuaren 13an, Orkestra Herrietan ekimenaren baitako emanaldiak Deba, Zarautz eta Saran, abuztuaren 19 eta 25 bitartean, Donostiako Musika Hamabostaldian kontzertu bat irailaren 2an eta KlasikAt proiektua abian jarriz, Michel Camilok Orkestrarekin batera eskainiko dituen kontzertuak, esaterako. Azken hauek irailaren 7an Bilbon, 8an Iruñean, 9an Donostian eta 10ean Gasteizen izango dira. Eszenatoki ezberdinetan eta askotariko musikak argudio harturik, Orkestraren musika entzule orori helarazteko eskaintza anitza osatzen dute guztiek.

Gainera, uda partean Orkestrak bi disko berri grabatuko ditu: batetik, iaz abiatutako Gaurko Musika ildoari jarraiki Sofia Gubaidulina konpositoreari eskainitako monografikoa eta, bestetik, Pedro Sanjuanen lana biltzen duen diskoa, Claves-ek argitaratutako Euskal Konpositoreen Bildumako 14.a.

Beste aldetik denboraldi berri honetako apustu handia KlasikAt izango da. Ziklo honek, klasikotik at dauden musikazko proposamen interesgarriez gozatzeko aukera eskainiko du.
Michel Camilo pianojolea, aurtengo irailean, eta Jorge Drexler, kantautorea, 2011ko ekainean, Euskadiko Orkestrarekin batera arituko dira bakarlari bezala ziklo honek eskainiko dituen programa bakoitzean. Donostiako Kursaal, Bilboko Arteria Campos Antzokia, Gasteizko Principal Antzokia eta Iruñako Baluarte Auditorioa izango dira ekimen berri honen eszenatoki.

EOS-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button