IKUS-ENTZUN

Leioako Perseo zineklubak Hanekeren “Happy End” filma aurkeztuko du

Michael Hanekek 2017an filmatutako Happy End filma pantailaratuko du gaur Leioako Perseo zineklubak, Kultur Leioako Auditoriumean, 20:00etan.

Calaisen enpresa bat duen familia burges baten inguruan ardazten da filma. Enpresaren ondoan, milaka errefuxiatu bizi diren kanpamendua dago. Canneseko jaialdiaren Sail Ofizialean parte hartu zuen filmak.

Perseo zineklubak beste hiru film pantailaratuko ditu hil honetan: 12an, Petra (Jaime Rosales, 2018); 19an, Tesnota (Kantemir Balagov, 2017); eta, azkenik, 26an, Todos lo saben (Asghar Farhadi, 2018).

Informazio gehiago: cineforumperseo.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button