IKUS-ENTZUN

Leioako Perseo zine-forumaren programazioa hil honetarako

Leioako Perseo zine-forum ekimenean Txile, Argentina, Kolonbia eta Venezuelako produkzioak ikusteko parada eskainiko da hil honetan. Pelikula guztiak benetako istorioetan oinarriturik daude.

Datorren astean hasiko da zikloa Los perros filmarekin (urtarrilaren 8an). Txileko diktadura da lan honen ardatza. Marcela Said zuzendariak eskuak zikintzen ez dituzten pertsonei buruz jardun du, izan ere, horiek ere modu batean edo bestean zikin dituzte eskuak eta txarkeriaren aldekoak dira.

​Urtarrilaren 15ean, El ángel filma pantailaratuko da. Carlos Robledo Puch hiltzailearen inguruko obra da. Gaizkile horrek 40 lapurreta eta 11 hilketa egin zituen.

Laura Mora zuzendariaren lehen lana da Matar a Jesús (urtarrilaren 22an). Bertan mendeku bila infernutaraino doan emakume baten bizipenak kontatzen dira.

Azkenik, 29an, Desde allá film asaldagarria ikusteko parada egongo da.

Datu guztiak hemen eskuratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button