MUSIKA

Leihotikan hardcore taldeak lan berria plazaratu du

Leihotikan Iruñeko bandak Harold izenburuko lana argitaratu du; sei urte eta gero, nafarrek 15 kantu bildu dituzte grabazio honetan.

Lan berria Gor diskoetxeak plazaratu du. Musikari dagokionez, ohiko estiloari jarraitzen dio, alegia, punk rockari eta hardcore melodikoari. Diskoa 2012ko apirilean grabatu zuten El Sótano estudioetan Iker Piedrafita teknikariaren laguntzarekin.

Nabarmentzeko da Llegó el día Sevillako Triana talde klasikoaren kantari eta konpositore izandako Jesus de la Rosaren abesti batez baliatu direla Esnatzea abestia grabatzeko.

Hitzen harira, kritikoak izaten segitzen dute. Hala, Bi nesken maitasuna doinuan elizak sexuaren inguruan duen jarrera salatzen du eta Harold piezak debaldeko bortizkeria du hizpide. Protestako hitzak izanagatik ere, hitzak landuak dira. Azkenik, aipatu hil honetan diskoa LP formatuan eskuratu ahalko dela.

Honatx disko berri honen grabazioari buruzko bideoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button