ARTEA

“Leiho Digitala”, museotako bildumak Tabakaleran erakusketa gisan

Leiho digitala. Hurbilketa berriak museoetako bildumetara erakusketa abian dago Tabakaleran. Ekimenak artelanen bereizmen super altuko irudiak erabiliz bisitari guztientzako esperientzia erakargarria eskainiko du. Leiho digitala. Hurbilketa berriak museoetako bildumetara erakusketak Paris Musées erakundeko maisulanen multzo bat aurkeztuko du eta uztailaren 31rarte irekita izango da.

Leiho digitala erakusketan, “bildumak paretetatik irteten dira ikusleari esperientzia ezberdin bat eskainiz; artelanen erresoluzio super-altuko irudiak -begirada bakarrean ikus ez daitezkeen detaileak azalarazten dituztenak-, artelan horien interpretazio eta bizipenean laguntzeko multimedia narrazioekin uztartzen dira. Irudiak rol erabakigarria jokatzen du errealitatea irudikatu eta interpretatzeko moduan, bai artistentzat bai artelanen ikusleentzat. Margolana bere euskarrian, giza begia bezala, leku batean egon daiteke soilik aldi berean. Hala ere, kamera baten bidez lortutako irudiak hori erreproduzitu egiten du, edozein tamainatan, edozein lekutan eta edozein xedetarako erabilgarri bihurtuz: arte liburu bat, postal bat, poltsa bat, webgune bat eta, zirkulua itxiz, museo-formatu nagusia; hau da, erakusketa”.

Gainera Tabakalerak, ekainaren 17tik 20ra bitartean, bereizmen super altuko irudiak lortzeko lantegia bideratuko du. “Lantegi honetako parte-hartzaileek zuzenean ikusiko dute prozesu erraza, azkarra eta zoragarria izan daitekeela artelanen bereizmen super altuko digitalizazioak egitea”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button