ARTEA

Lehior Bilbao eta Iñaki Landaren erakusketak ANTIn

Gaur Bilboko ANTi liburudendan, arratsaldeko 20:15etan, Lehior Bilbao eta Iñaki Landaren banakako erakusketak inauguratuko dira. Gaurtik aurrera, hilabete eta erdiz, lan hauek ikusteko aukera edukiko duzue.

Euskarri eta tamaina desberdinetan errotulkiz eginiko ilustrazioak egongo dira ikusgai. Alde batetik, Iñaki Landak Zarata kutxa izendatu duen ilustrazio sorta daukagu, non euskarri desberdinetan -zur eta paperean- irudi koloretsu eta antropomorfikoak ikus ditzakegun.
Bururik gabeko pertsonaiak, eztanda egiten duten gorputzak, zartatzeak, ekaitzak eta mila partikulen leherketak.
Zarata kutxa metafora gisa erabiltzen du artistak. Bertan, norberaren emozioen kudeaketa, barne ekaitzak, eten mentalak eta ikusezina ez den hori guztia irudikatzeko beharra biltzen da.

Bestetik, Lehior Bilbaok (1983) pintura abstraktu eta proposamen hipnotikoak dakarzkigu. Paper eta mihisearen gainean kolore gordinak masa lauetan hedatzen ditu,  konposaketa geometrikoak osotzen dituen bitartean. Aldi berean paperean eginiko zenbait ilustrazioekin batera dator, zuri beltzeko ingeradetan oinarrituta.

Arte ederretan ibilitako ikaslea ohiak dira biak, beste arloetan proiektu desberdinak garatu izan dituztenak, esate baterako, Lehiorrek, Crazy Palmera dj bezala aritzen da. Cuencan ikasi zueneko garaian Ediciones Puré argitaletxearekin liburutxo bat argitaratu zuen. Bere pintura tesina aurreko astean aurkeztu zuen bitartean Filosofiako lehenengo mailan matrikulatu berri da.

Bestetik Iñaki, Nontzeberriko diseinatzailea izateaz aparte, hilero sareratzen den Klof fantzine digitalaren sortzailetariko bat da.
Bere beste proiektu eta lanak hemen aurki ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button