Nontzeberri

Lehenengo “Thinking Football” bideo-sormen lehiaketa

Loraldiak eta Athletic Club Fundazioak Euskaltelen babesarekin euskaraz egindako bideo sortze-lanen proiektuen Lehenengo Thinking Football Lehiaketa plazaratu dute. Lehiaketaren xedea euskarako bideo-sormena sustatzea da, eta lehiaketaren gaia futbola izango da.

Adin nagusiko edonor, norbanaka zein taldeka, aurkez daiteke lehiaketara. Proiektua nahitaez euskaraz aurkeztu behar da eta argitaragabekoa izan behar du. Ez da onartuko bestelako lanen moldaketarik; ez literatura-lanenak, ezta zinemarenak ere.

Parte hartzeko proiektua ahalik eta xehetasun gehienez bidali behar da, hau da lan horren gaineko ideia, aurrekontua, esperientzia, erreferentziak, etab, bai eta egilearen ustez beharrezkoa den beste edozein euskarri ere aurkez daiteke: storyboard, irudi, argazki edota bideo.
Edozein genero onartzen da, eta proiektua film labur dokumentala, bideoartea, animazioa… izan daiteke.

Proiektuak aurkezteko epea  irailaren 15era arte izango da.

Datu guztiak hemen dituzue.

Exit mobile version