IKUS-ENTZUN

Lehenaldia zama denean

Bernardo Atxagaren izen bereko nobelaren egokitzapena, Soinujolearen semea filma, Patxo Telleriaren gidoiarekin eta Fernando Bernues zuzendaritzarekin ekoiztu da.
Aitor Beltran, Iñaki Rikarte, Cristian Merchan, Bingen Elortza, Frida Palsson, Jose Ramon Argoitia, Joseba Apaolaza, Mireia Gabilondo, Laia Bernues, Eneko Sagardoi eta Miren Arrieta dira parte hartu duten aktoreak.
Bada film hori bihar bertan, maiatzak 25, ikusi ahalko da Igorreko Lasarte Aretoan, 17:00 eta 20:00etan.

David Imazek Euskal Herritik ihes egin behar izan zuen 70eko hamarkadaren erdialdean, traidoretzat hartu zuen bere jendearen gaitzespena ikustean. AEBetara joan zen bizitzera eta orain hilzorian dago. Kalifornian zorionaldia aurkitu arren, bere lehenaldiak zama bat izaten jarraitzen du oraindik, eta bere erru sentimenduak ez dio uzten bere bizialdiko azken egunei soseguz aurre egiten. Josebak, txikitako lagun minak, bisita egingo dio eta horren bidez, bien iragana errepasatuko da. Aspaldi batean ez zuten elkar ikusi; garaia zen, ordea, egiari aurre egiteko. Frankismoa, ETAn izan zuten parte hartzea, Gerra Zibilaren oihartzunak, tortura, traizioa,….

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button