BERTSOTAN

Legution Paula Amilburu onena izan zen

Atzo arratsaldean, Arabako Bertsolari Txapelketako 3.finalaurrekoa, Legutioko Kultur Etxeko aretoan jokatu zen, eta bertan, Paula Amilburuk irabazi zuen. Hortaz, berarekin lotuta geratu dira hurrengo Arabako Txapelketako hiru finalaurrekoak.

Paula Amilburuk 311,5 puntu lortu zituen, eta bere atzetik, Xabi Igoa (310,5), Iñaki Viñaspre (306,5), Asier Rubio (286), Iker Agirre (274) eta Peru Abarrategi (267) sailkatu ziren.

18 bertsolarien puntuazioaren arabera hurrengo itzuliko hiru saioak osatuta geratu dira. Hala, otsailaren 21ean, Aramaion: Oihane Perea, Jon Ruiz de Pinedo, Unai Bengoetxea, Iker Agirre, Irati Anda eta Ruben Sanchez bilduko dira; otsailaren 28an, Zigoitin: Manex Agirre, Unai Mendibil, Peru Abarrategi, Asier Rubio, Iñaki Viñaspre eta Felipe Zelaieta; eta azkenik, martxoaren 7an , Langraiz Okan:  Paula Amilburu, Jagoba Apaolaza, Ander Solozabal, Iker Pastor, Xabi Igoa eta Zigor Enbeita.

Inauterien etenaldi ondoren Aramaion jokatuko da 4. finalaurrekoa, otsailaren 21ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button