IKUS-ENTZUN

Learning to Fly

Rainer Eder argazkilariaren Learning to Fly da Bilbao Mendi Film Festivalen 11. edizioko irudia. Bilbao Mendi Film Festivalen aurtengo zita abenduaren 7tik 16ra bitartean izango da.

Cvcephoto 4. edizioko sariak jakitera eman ziren larunbat gauean Donostiako Antzoki Zaharrean, eta tartean dago Rainer Eder argazkilari austriar-suitzarraren Learning to Fly lana, Bilbao Mendi Film Festival Kartela Saria jaso duena, eta ondorioz, Mendifilmeko 11. edizioko kartelaren irudia bilakatu dena.

“Suitzako Mammut konpainiarentzat argazkiak egiten ari nintzen. Eguraldia ez zen oso ona egun hartan. Argazkiak ateratzen bi ordu pasa ondoren, ekaitza izugarria etorri zitzaigun gainera eta guztia bertan behera utzi behar izan genuen. Beranduago itzuli ginen eta, nolako ustekabea! harkaitza lehorra zegoen eta mendien gaineko bista zoragarria zen. Babsi-ri (Barbara Bacher) sokarekin salto egiteko eskatu nion eta, atzeko paisaia ederrarekin batera, argazki hau egitea lortu nuen”.

Rainer Eder argazkilari bikaina da eta hainbat muturreko jardueren argazki lanak egiten ditu: BASE jauziak, freeriding, speedflying edota kayak. Izen handiko markentzat egiten du lan, hala nola Mammut, Odlo, Black Diamond edota Redbull.

Beste aldetik esan behar da, bihar, ekainak 5, Donostiako Antzoki Zaharrean Mendi Tour saioarekin Mendi Film Festivaleko 3 pelikula bikain ikusi ahal izango direla, egungo mendi zinemagintzako ale onenetakoak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button