MUSIKA

Leah Senior folk musikari australiarraren xarma iluna zabalduko da Dabadaban

Melbourne hiriko Leah Senior folk musikariak Donostiako Dabadaba aretoan joko du asteazkenean, 20:30etik aurrera. Sentsibilitate bereziko sortzailea da Senior, eta orain arte bi disko argitaratu ditu, Summer’s On The Ground (2015) eta Pretty Faces (2017), biak ala biak Flightless diskoetxearen bidez plazaratu ditu.

Flightless zigiluak, besteak beste, King Gizzard & The Lizard Wizard taldearen diskoak argitaratu ditu, eta hauxe esan dute King Gizzard & The Lizard Wizardeko musikariek Seniorren proposamenaren harira: “Bere kantuak beldurgarriak, tristeak eta hunkigarriak dira”.

Dabadabaren arabera, “bere folkak melodia hauskorrak sortzen ditu, baina ahalegin bizkorrik gabe; melodia horiek, gainera, musikariaren pentsamenduaren argitasuna eta ikasitako diziplina islatzen dute”.

Bere kantuetan zabaltzen duen misterio ilunak erabat harrapatu gaitu. “Bob Dylan, Neil Young, Fraser A. Gorman edo Weyes Blood artisten zaleek gozatu egingo dute”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button