MUSIKA

Lea Bertucci, Silvia Coppola & Garazi Gorostiaga eta Sun Color taldeen elektronika doinuak, Le Larraskitu klubean

Lea Bertucci konpositore newyorktarra, Silvia Coppola florentziarrak eta Garazi Gorostiaga euskaldunak osatzen duten bikotea, eta Sun Color ezinaren atzean ezkutatzen den Julio Cesar Aparicio konpositorea izango dira datorren irailaren 26an, ostegunean, Bilboko Le Larraskito klubean.

Lehenak, bere Resonant Field lan berria aurkeztuko du. Nna Tapes kultuzko zigiluak argitaratu dio lana eta diskoren kritikak laudorio asko izan ditu, bere  Metal Aether lehen lanak bezalaxe. Soinuaren bidez espazio fisikoak ikertzeko bere debozioari jarraitzen dio Bertuccik, horretarako saxofoi altua erabiliz. Lan berriak espazio konkretu batera mugatzen du bere begirada: New Yorkeko Buffaloko Silo City espaziora. Hala, bere instrumentua erabiliz, “hamarkadatan ezkutatuta eta ahaztuta egon diren erresonantzia zenbait esnarazten ditu espazio horren barruan”, argitzen dute antolatzaileek.

Bigarren taldeak (Silvia Coppola eta eta  Garazi Gorostiaga), ikus-entzunekoak eta intriga abstraktuak, ambient-drone musika minimalista eta noise electronic elektronikaren efektuekin uztartze ditu, bizipenak, ideiak eta sentipenak ezagutzeko, musika elektronikoan, ordenagailuetan, sintetizadoreetan eta MIDIa bezalako hizkuntzetan aske adierazteko izugarrizko gaitasunarekin: “soinu-alkimia, akelarre burrunbaria, paganismo digitala eta espiritu nekromantea”.

Julio Cesar Palacioren Sun Color taldeak aldiz, The Dog’s Fountain lan berria aurkeztuko du kontzertuan. Musika abstraktua, arritmikoa, konposaketa mikro-tonalak eta otoakustikoak dira bere ezaugarriak. Antolatzaileen esanetan, “fenomeno akustikoen bidezko soinu eraldaketaren aukera ugarien inguruko ikerketa egiten du, eta bibrazioak, soinu mugimenduak, espazioan gertatzen diren efektu panoramikoak, eta tinbreen, erresonantzien eta erreberberazioen inguruko ikerketak dakartza”.

Le Larraskito Kluba mundu elektronikoaren esparrura bidaiatzeko espazioa da, eta bertan, mundu horrekin zerikusia duten askotariko diziplinatako jarduera bitxi egiten dituzte.

Elektronikaren munduan sartzeko hurrengo gonbitea, ostegunean, irailaren 26an, 20:00etan izango da.

Informazio gehiagorako sartu Le Larraskito Klub webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button