IKUS-ENTZUN

“Le Temps du loup” filmarekin amaituko da Zine distopikoari buruzko zikloa, Gasteizen

Etorkizun Inperfektua(K): Distopiak eta zinea izenburuko egitaraua iragan abenduaren 14an hasi zen Blade Runner  (1982, Ridley Scott, AEB) filmaren emanaldiarekin, Montehermoso zentroan. Bada, ziklo hori gaur bertan amaituko da Michael Hanekeren Le Temps du loup lanarekin.

Zikloaren baitan makina bat lan ikusi ahal izan dira, tartean, Metropolis (1926, Fritz Lang, Alemania); Alphaville, une étrange aventure de Lemmy Caution (1965, Jean-Luc Godard. Frantzia-Italia); Animal Farm (1954, John Halas eta Joy Batchelor, Erresuma Batua), edo Fahrenheit 451 (1966, François Truffaut, Erresuma Batua).

Zerrenda luze horren azken emanaldia gaur izango da: Le Temps du loup (Michael Haneke, 2003, Frantzia-Austria-Alemania). Filmak hauxe kontatzen du: Mitologia germanikoan, Apokalipsia gertatu aurretiko uneari Otsoaren sasoia deitzen zaio. Hala, klase ertaineko familia bat (aita, ama eta bi seme-alaba) hiritik ihes egingo du hondamen baten ondorioz, eta basetxean ezkutatuko da. Familiak uste du basetxean ezkutatuz gero, sortutako kaosa saihestu ahalko duela, baina laster jakingo du ezinezkoa dela.

Film gogorra da, barruko apokalipsi iluna jorratzen duena. 2003an, Gidoi Onenaren saria jaso zuen Sitgeseko Zine Fantastikoaren Jaialdian.

“Distopia terminoak –politikari eta ekonomista britainiar John Stuart Mill-ek 1868an sortua–, fikzio bat ematen digu aditzera. Fikzio horrek xehetasunez deskribatzen du gizarte futurista bat, zitala berez, non aurrerabide sozialean, teknologikoan, moralean jarria dugun sinesmena zeharo suntsituko baituten era guztietako gehiegikeriek eta abusuek, progresua lortu nahian aurrera eramandakoek…”.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button