IKUS-ENTZUN

“Le Silence de Lorna” filma proiektatuko du FASek

Bilboko FAS zineklubak 2008. urtean estreinatu zen Le Silence de Lorna film belgikarra proiektatuko du gaur Indautxu Plazan dagoen EL Carmen aretoan, 19:45ean. Noir estiloko thriller-a da Le Silence de Lorna.

Jean-Pierre eta Luc Dardenne zuzendariek filmaturiko pelikulak (Arta Dobroshi) Belgikan bizi den Lorna izeneko gazte albaniar baten istorioa kontatzen du.

Fabio izeneko mafioso baten planean sartuko da buru-belarri Lorna. Lehenengoak, izan ere, Lornaren eta Claudyren arteko ezkontza faltsua prestatu du. Hitzarmenezko ezkontza horri esker, belgikar hiritartasuna lortuko du Lornak, eta, era berean, errusiar mafioso batekin ezkondu nahiko du bigarrenez, errusiarrak diru asko eskaintzen baitu hiritartasuna erdiesteko. Kontua da bigarren ezkontza gauzatzeko, Flabio zitalak Claudy hiltzea proposatuko duela.

Filmak gidoi onenaren saria jaso zuen 2008. urteko Canneseko jaialdian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button