MUSIKA

Le Larraskito Klubean inprobisazioa eta zarata

Gaur, urriaren 25ean, hainbat proposamen eklektiko jasoko ditu Bilboko Le Larraskito Klubak. Galiziatik Vietcong taldea dator (impro-noise-text). Vietcongek espazio autonomo bat eraikitzen du, eta bertan badirudi zerbait ito egiten dela. Inprobisazio askea, noise-rock, musika basatiak sutan jarritako olerki puska basatiak, zarata askatzailea eta baldintza subjektiboak harresiak eraistearen alde. Vietcongeko kide dira Alexandre Losada (gitarra), Luís Garrido (saxofoia eta sintetizadoreak), Marcos Flórez (baxua) eta Daniel Salgado (testuak eta ahotsa)

Mudoh taldea ere oholtzara igoko da. Mudoh-ren kantak ambient, elektronika, landa-grabaketen eremuko asmo egituratuak dira, zenbait gailurekin eraikiak (midi teklatuak, edizio digitala…) eta zenbait lan eszenikotarako soinu-banda izan dira. Zuzenekoan gitarra elektrifikatu bat eta pedalak erabiltzen ditu, ahotsik gabe.

Arantza Elejabeitiak Todo proposamena dakar. Ikusentzunezko pieza kolaboratiboa da hori. Bertan biltzen da Arantza Elejabeitiaren argazki bilduma osoa, editatu gabe, bai eta IbonRGk prestatutako musika ere.

Azkenik, Terri Florido eta IbonRG musikariek ostera ere batuko dituzte beren ahotsak, lurzoruan behera abiatzeko, mineralizatzeko Boz mineralis saioarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button