IKUS-ENTZUN

“Le Havre” filma eta Mugarik Gabeko Ekonomialariak

Asteon Bilboko FAS zineklubak, Mugarik Gabeko Ekonomialariak erakundearekin lankidetzan, Aki Kaurismäki (Finlandia, 1957) zinegileak 2011n estreinaturiko Le Havre filma proiektatuko du gaur, abenduak 11, El Carmen aretoan, 19:45ean. Filmak FIPRESCI Saria jaso zuen estreinatu zen urteko Canneseko Zinemaldian.

Emanaldiaren Arkaitz Fullaondok (Inmigrazioaren Euskal Behatokia) eta Jesus Garciak (Munduko Medikuak) solasaldia zuzenduko dute.

Filmak Frantziako Le Havre portu-hirira bere emaztearekin borondatez erbesteraturiko idazle bohemio baten istorioa kontatzen du. Zapata-garbitzaile lanetan aritzen da literatoa jendearengandik gertuago sentitzeko asmoz. Anbizio literarioak baztertu, eta bizitza lasai horretan murgilduko da mutiko beltz etorkin batekin topo egin arte. Orduan, estatuaren mekanismo hotz eta itsuen kontra borrokatu beharko du.

Kaurismäki egungo zinemagintzako zinegile ospetsuenetarikoa da. Bere lanak jaialdi esanguratsuenetan ikusten dira. Ariel (1988), Leningrad cowboys go America (1989), Tulitikkutehtaan tyttö (The Match Factory Girl, 1990), I hired a contract killer (1990), La vie de Bohéme (1991), edo Drifting Clouds, (1996), FAS zineklubean proiektatu dira eta bere filmografiako film nagusiak dira, zeinak klasiko moderno bihurtu diren.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button