MUSIKA

Le Boom, Dama Scout eta Cecilia Payne, Bilboloop jaialdiaren bigarren egunean

Iragan urriaren 19an burutu zen Bilboko Bilboloop jaialdiaren lehenengo eguna. Bada, bihar, larunbatean, bigarren eguna egingo da, Kafe Antzokian, eta hauexek arituko dira oholtzan: Le Boom, Dama Scout eta Cecilia Payne.

Le Boom Dublin hiriko bikote elektronikoa eta melodikoa da. 2016an eratua, electro, indie, house eta pop doinuak uztartzen ditu.

Dama Scout Londreseko hirukotea da. Art-rock popzalea jotzen du taldeak. Ingalaterrako hiriburuko talde berri nabarmenetakoa da. Indie kutsuko eraginak bikain nahasten ditu pop sentsibilitate berriekin.

Amaitzeko, Cecilia Payne izango da. Laukote bilbotarrak indie-pop kutsuko doinuak jotzen ditu. Luzia (gitarra, ahotsa), Barezi (gitarra, ahotsa), Jone (baxua, ahotsa) eta Ander (bateria) musikari gazteek osatzen dute taldea. Iragan maiatzean estreinako diskoa plazaratu zuten, lau kantuko EPa, Aingeru Malaxetxebarriak grabatua eta Mike Maricoandak ekoitzia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button