BESTELAKOAK

Ondarearen XX. Europar Jardunaldiek makina bat kultura-proposamen bilduko ditu

Kontaiguzu ondarea! lelopean Ondarearen XX. Europar Jardunaldiek 200 ekitaldi bilduko ditu urrian, lurraldeko 61 udalerritan banatuta. Hori bideratzeko, jardunaldiotan 140 erakundek baino gehiagok hartuko dute parte: udalek, museoek, turismo-bulegoek, naturaren interpretazio-zentroek, kultura- eta auzo-elkarteek, tokiko edo eskualdeko garapen-agentziek, hezkuntza-erakundeek eta partikularrek.

Bizkaiko Ondarearen Europar Jardunaldien programaren  helburu nagusiak honakoak dira: “hezkuntza-jarduerarekin lotutako ondarea balioestea eta ikusaraztea, bai eta Ondarean heztea eta ondare-elementu bakoitzaren atzean dauden balioak jendeari helaraztea ere. Ondarean hezten laguntzeko egiten dira jardunaldiak: ondarea balioesteko, kontserbatzeko, bizirik dagoen ondarea transmititzeko.”

Urria jardueraz beteta egongo da eta 200 ekitaldik osatuko dute agenda. Batzuk aipatzearren:  bisitak, ibilaldiak eta ibilbide gidatuak, oinez edo bizikletaz; tailerrak, hitzaldiak, topaketak eta zuzeneko testigantzak, ipuin kontaketak, erakusketak, kontzertuak eta topaketa musikalak, ikus-entzunezko emanaldiak, bideo-forumak, lehiaketak eta lehiaketa interaktiboak, scape room formatuko jarduerak, eta abar.

Osasun egoerak ekarritako neurriak eta gomendioak betez, edukiera ezarriko da eta erreserba aldez aurretik egin beharko da.

Ondarearen Europar Jardunaldiek informazio guztia dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button