ESZENA

“Lautan Hiru, antzerki txikia-festibal handia” antzerki-ekoizpenari laguntza

Euskaltzaindiak, Bilboko Udalaren babesarekin, antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu du, euskarazko antzerkia hauspotzeko, pieza laburren sorkuntzari lagunduz. Irabazle suertatzen den lana jendaurrean estreinatu egingo da. Izena emateko epea azaroaren 15ean amaituko da.

Euskarazko antzezlanek gehienez 30 minutu eta gutxienez 15 minutuko iraupena izango dute, eta jatorrizkoak eta estreinatu gabekoak izan behar dira. Lanak areto txikietan antzezteko modukoak izango dira, formatu txikikoak, pertsonal eta beharrizan tekniko gutxi eskatzen dutenak.

Epaimahaia Lautan Hiru antzerki-jaialdiko arduradunek osatuko dute, eta lan bakarra hautatuko da jaialdiaren III. edizioaren baitan estreinatuko dena.

Saria 1.000 euroko laguntza  izango da, eta 300 euroko zenbatekoa  Lautan Hiru jaialdian emanaldi bat eskaintzeagatik.

Bestelako xehetasunak Euskaltzaindiak ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu