ESZENA

“Lautan Hiru” antzerki jaialdiaren azken emanaldia, Bilbon

Lautan Hiru antzerki txikia, festibal handia egitasmoaren bigarren edizioa garatzen ari da otsailean, Bilbon. Formatu txikiko antzerkia da protagonista eta ostegunero, hiru pieza edo formatu txikiko lanak erakusten ari dira ZazpiKatu gaztetxean, Cafe Bar Bilbaon, Euskaltzaindian eta BIRA kulturgunean.

Lau astez antzerkiaren molde berriak erakusteko zirrikituak bilatu ditu ekimenak, euskarazko antzerkia hauspotzeko, eta nola ez, sortzaileei beren lanak erakusteko guneak eskaintzeko ere. Antzezlan batzuk ezagunagoak dira beste batzuk baino, antzerki zirkuituetan baitabiltza, baina guztiak interesgarriak dira, ezbairik gabe.

Gaur da azken hitzordua, eta berezia izango da oso. Honela dator: Baubo (Beatriz Egizabal ipuin-kontalaria) izeneko emanaldia izango da Euskaltzaindian, 19:00etan; geroago, 20:00etan, Zazpi Katun, Panpina (Erika Olaizola); eta 21:00etan, BIRAn, Hiltzen zarenean (Telmo Irureta). Horren ostean amaiera gisan,  Yogurinha Borovak festa egingo du.

Bestelako datuak: Euskaltzaindia

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button