BERTSOTAN

Lautada eta Martin Ttipia garaile Aramaioko finalean

Bi urtetan behin ospatzen den Arabako Kuadrilla arteko bigarren Txapelketa bere helmugara iritsi zen asteburuan Aramaion, bertan jokatu baitzen final handia. Otsailetik hona ibili dira bertsolariak kantuka astebururo, eta orotara, lehiaketan parte hartu duten 36 taldeetatik lau aritu ziren finaleko saioan.

Hala, giro eder eta berotsuan, Aguraingo Sorginetxe taldeak irabazi zuen larunbatean Aramaion egindako Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketaren finala, atzean Aiaraldeko Altubepekoak taldea gelditu zen.
Idatzizko atalean, Gasteizko Martin Ttipia taldeak jantzi zuen txapela, bera onena izan baitzen.

“Giro ezin hobean igaro zen frontoiko saio herrikoia. Talde bik eraman beharra zuten txapela, idatzizko modalitatean Gasteizko Martin Ttipia izan da garaile aurtengoan ere. Ez al dago hauek garaituko dituenik? Eta bat-batekoan berriz, Aguraingo Sorginetxe izan da herrira txapela eramateko ohorea izan duena. Sorgindurik ote zeuden epaileak?
Honenbestez jo du muga Arabako Kuadrilla Arteko 2012ko Txapelketak. Hau ederra izan da eta ederragoa izango da hurrengoa. Bejondeigula!”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button