ARTEA

Laurita Siles artistaren obsesioa, artea eta hotza

Arte Sorkuntzako Bekak jaso dituzten artistak Barriek programaren barruan kokatzen dira, eta ildo horretan, Foru Erakundeak programa hori aurrera eramanez, Laurita Silesen helARTE es morirse de frío erakusketa jarri du ikusgai Rekalde Aretoan. Atzo bertan aurkeztu zen erakusketa otsailaren 17tik martxoaren 22ra arte egongo da ikusgai.

Rekalde Aretoak eskaintzen duen erakusketaren muina ikus-entzunezko lan batek osatzen du. Laurita Siles artistak hiru toki desberdinetan (Islandiako Laugarvatn-en, Bizkaian eta Marbellan) grabatu duen proiektuaren ardatzetako bat da, “neu Marbellakoa naizelako, orain Bizkaian bizi naizelako, eta beka bat jaso nuelako Islandiara joateko “, adierazi zuen atzo egileak.
Proiektua luzeagoa zen, eta bederatzi atal zituen, eta bertan helarte es morirse de frío esaerak sortzen duen hitz-jokoari buruz kulturako hainbat artista, komisario eta kudeatzaileri egindako elkarrizketak biltzen dira.

Horretaz gain, Beharrizanak iruten irakasten dio emakume biluziari atsotitz islandiarrean oinarritutako hainbat marrazki bildu ditu aretoan. Ni hotza zu beroa maite dugu Zuberoa atsotitza ere ilustraturik ezarri du horma zurietan; eta inguruan artilezko hainbat pieza ere badaude.
Gaur berton, Rekalde Aretoan erakusketa aurkezteko Lurra iruten izeneko performancea egingo du Joseba Edesarekin batera.

Laurita Silesek Arte Ederrak ikasi ditu Valentziako Unibertsitate Politeknikoan, eta ekoizpen plastikoa landu du. Arreta berezia jarri dio herri-folkloreko hizkuntzari, eta honelaxe definitzen du bere obra: bi hitzen artean (folklore eta nomada hitzen artean) iruten diren lanen, bizipenen eta esperientzien bilduma.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button