MUSIKA

Laurie Anderson-ek kontzertua eskainiko du ostegunean Bilbon

Jaialdiak Amerikako Beat belaunaldia izenekoaren barruko zinegileei eskainitako erakusketa interesgarria eskainiko du eta bihar, Laurie Andersonek, zikloko protagonistetako batzuen adiskidea eta errepideko kideak kontzertua egingo du 20:00etan, BBK aretoan.

Beat Beatitude, Beat belaunaldiaren gaineko zikloak Ipar Amerikako artista eta idazle multzoko ezagunenak direnen bizitzaren eta lanaren inguruan eskainitako erakusketa interesgarria egingo du.
Beatnik-ak, askatasunaren metafora bat izan ziren Amerikako Estatu Batuetan 50eko hamarraldiaren erdialdetik aurrera, antikomunismoa eta Gerra Hotza nagusi ziren garaian, eta beraien nortasun zeinua bidaia eta bizitza nomada izan ziren.
Ziklo horrek hainbat lekukotasun izango ditu: Jack Kerouac, William Burroughs, Allen Ginsberg, Neal Cassidy eta Lawrence Ferlinghetti.
Ekitaldi hau antolatu dela baliatuz Iparramerikako abeslaria den Laurie Anderson Bilbora etorriko da bere azken diskoa aurkeztera: Transitory Life.

MBN Comunicacionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button