LITERATURA

Lauaxeta Olerki Lehiaketaren emaitzak liburu batean

Mungiako Udalak urtero antolatzen du Lauaxeta Olerki Lehiaketa. Ostiral honetan, azaroak 30, azken edizioaren sariak banatuko dira, eta horrekin batera, Lauaxeta Olerki Lehiaketaren hamar urteko ibilbidea batzen duen liburuaren aurkezpena ere egingo da, arratsaldeko 18:00etan, Udaletxeko erakusketa-aretoan.

Eguna borobiltzeko, Mungiako Olalde aretoan, Ele! Lauaxeta-Lorca ikuskizuna eskainiko da Jon Maia bertsolariaren eta Jesus Prieto, Gorka Hermosa eta Ana Salazar  artisten eskutik, arratsaldeko 20:00etan.
“Lorca eta Lauxeta, Lauaxeta eta Lorca, bi idazle, poeta ikonikoak, zein bere kulturan. Bi pertsona horiek modu berean harrapatu zituen heriotzak, urtebeteko aldearekin fusilatu zituzten biak Francoren diktaduraren hasieran. Biak hil ziren gazte, askatasunaren aldeko borrokan. Bat poeta errepublikanoa izan zen, Andaluzian jaioa; bestea berriz, euskal lurrean jaiotako poeta abertzalea. Urruneko bi mutur diruditen arren, oso jende gutxik daki euren bizitzek bat egin zutela uneren batean. Bi poeten obra ardatz hartuta, obra honetan hitzak, musika, irudiak eta antzerkia erabiliko dira erakusteko hain urruneko diruditen herri eta kulturek bat egin dezaketela gizakiaren funtsezko balioetan, uneren batean aurrez aurre egonda ere”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button