LITERATURA

Lauaxeta Olerki Lehiaketak itsasoa izango du ardatz

Mungiako Udaleko Euskera Sailak Lauaxeta Olerki Lehiaketaren IV. edizioa iragarri du. Parte hartu nahi duten lanek Itxasora! izenburupean aurkeztu beharko dira, izan ere, titulu horren interpretazio librea izango da lehiaketaren gaia. Olerkiak entregatzeko epea azaroaren 15ean amaituko da.

Lehiaketan nornahik parte hartu ahalko du. Poemek, berriz, 100 eta 200 bertso-lerrokoak beharko dute izan, eta egileak askatasun osoa izango du ahapaldiak, neurriak eta errima erabiltzeko. Jatorrizkoak izango dira.

Lau kopia bidali beharko dira Astiunerako Udal Erakundearen egoitza nagusira (Agirre Jauregia, Aita Elorrriaga 1, 48100 Mungia). Kopiekin batera, guzunazal itxia aurkeztu beharko da egilearen datuekin.

Bi sari emango dituzte: lehenengoa 800 eurokoa eta bigarrena 500 eurokoa.

Lehiaketaren xehetasun guztiak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button