LITERATURA

Lauaxeta Olerki Lehiaketa 2015 abian da

Mungiako Udalak Lauaxeta Olerki Lehiaketaren edizio berriaren deialdia egin du. Aurtengo lanak osatzeko, Lauaxetaren Itzarrik olerkia erabili beharko dute parte-hartzaileek.

Gutxienez 100 bertso-lerro idatzi beharko dira eta gehienez 200, eta  egileak askatasun osoa izango du bere gustuko ahapaldiak, neurriak eta errimak erabiltzeko.
Lanak euskaraz idatziko dira eta originalak beharko dute izan, eta aurkeztu ahalko dira azaroaren 12a baino lehen, hemen: Astiunerako Udal Erakundea, Agirre Jauregia, Aita Elorriaga 1, 48100 Mungia. Lanez gain, egilearen datuak ere aurkeztu beharko dira gutun-azal itxi batean (izen-abizenak eta helbide osoa; helbide elektronikoa, eta harremanetarako telefonoa)

Sari bi egongo dira, lehenengoa 800 eurokoa eta bigarrena 500 eurokoa.

Informazio gehiago Mungiako weborrian topatuko duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button