IKUS-ENTZUN

Ikus-entzunezko Ekoizleen III. Topaketa

Ikus-entzunezko Ekoizleen III. Topaketa egingo da bihar, martxoaren 17an, Iruñeko Punto de Vista zinema festibalaren barruan eta Zinema Zubiak programari esker. Programa horrek Akitania Berriko, Nafarroako eta Euskadiko enpresen eta profesionalen arteko harremanak eta ikus-entzunezko proiektuen garapena sustatu eta dinamizatu nahi ditu.

Jardunaldiok Iruñeko zitaren ostean, azaroan, Bilboko Zinebi Jaialdian, eta irailean, Donostiako Zinemaldian egindako topaketei jarraipena ematen diete. Bertan, “gidoi eta zuzendaritzari, ekoizpen zein banaketari buruzko hiru mahai-inguru izanen dira, profesionalen arteko eztabaidarako gunea sortuz”. Topaketak, beste askotan bezala, esperientziak trukatzeko, prestakuntza aberasteko eta kezkak, sormen-uneak eta erronka komunak partekatzeko aukera emango du, bai eta beste profesional batzuekin loturak sendotzeko beta ere.

Ekimena, martxoaren 17an izango da Baluarteko Luneta Aretoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button