MUSIKA

Portugaleteko Groove kontzertu-aretoak hil honetako egitaraua iragarri du

Groove izeneko kontzertu-areto eta grabazio-estudioa inauguratu berri dute Portugaleten. Hala, bihar bertan, Neige Morte eta Dethlirium taldeek joko dute.

Neige Morte Suedia eta Frantziako musikariek eratutako black eta death metal taldea da. Laster, hirugarren diskoa argitaratuko du banda metalzaleak.
Dethlirium, berriz, Bilboko thrash-core taldea da. Hirukoteak death eta black metal zertzeladak ere sartzen ditu bere proposamenean.

Hil honetan beste hiru kontzertu izango dira Groove aretoan: 21ean, Aathma eta The Soulbreaker Company; 28an, Adrift, Cordura, Voltaje Cadaver eta Wet Cactus; azkenik, 29an, Zé taldeak joko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button