Nontzeberri

Lau emakumeren istorio pertsonalak

Arriaga Antzokiak Tanttaka taldearen azken lanaren erabateko estreinaldia jasoko du gaur, urriak 15: Utzi mezua seinalearen ondoren. Gaurko saioa euskaraz izango da, eta bihar, gaztelaniazko bertsioa egingo du taldeak.

Utzi mezua seinalearen ondoren obrak maitasunari, bakardadeari eta mugikorren garaietako komunikazioari buruzko bestelako begirada bat eskaini nahi du, beti ere, umorez beterik baina hunkitzeko helburuz ere. Antzezleek interpretatzen dituzten lau emakumeren istorio pertsonalak txirikordatzen dira, bizi dituzten arazoei buruz aurrez aurre ezin kontatu eta erantzungailu automatiko bati aitortzen dizkiotenean. Hala, Marina, Carmela, Sara eta Vivianak ahots-postontzia terapia gisa erabiliko dute beren burua ulertzeko, eta batez ere, besteek haiek uler ditzaten.
Obraren barruko giroan, bakoitzak rol berezia izango du: “Marina abokatua da, dibortzioetan trebatua eta bere senarrak utzi izanari aurre egingo dio; Carmelak minbizia du eta semeari agurra eman nahi dio; Sara familia oneko gaztea da eta ezkon aurreko presioak jarri du bere buruaz beste egiteko egoeran eta psikologia terapia balizko bati heltzekotan, eta Viviana prostituta da Madrilen, bere familiak Ikean ari dela uste badu ere”.

Arantza Portabalesen eleberriaren antzerkirako moldaketa Fernando Bernuesek zuzendu du, eta bere agindupean Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Oihana Maritorena eta Leire Ruiz antzezleak arituko dira.

Exit mobile version