ARTEA

“Etorkizuneko ikuspegia”, akuarela garaikidearen erakusketa

Gaur, ekainaren 5ean, Euskal Akuarelarien Elkarteak bere 70. urteurrena ospatzeko antolatu den nazioarteko erakusketa zabalduko da Bilboko  Ondare Aretoan. Erakusketa uztailaren 24ra arte egongo da ikusgai. Urteurrenaren ospakizuna inflexio-puntutzat eta akuarelaren teknikaren etorkizunari buruzko hausnarketa egiteko unetzat jo du elkarteak berak.

Erakusketa berezi horretan, ospe handia duten nazioarteko 70 artisten lanak erakutsiko dira, Japonia, Erresuma Batua, Malasia, Islandia, Alemania edo Italiakoak, besteak beste.

Inaugurazio ekitaldian zenbait artista gonbidatu egongo dira, eta horien artean hauek azpimarratu behar dira: Belgikako Eliane Joosten; Peruko Jose Miguel Collantes Depaz; Erresuma Batuetako Aimeé Birnbaum; Malasiako Suz Chiang Tan; Alemaniako Victoria Pridschedko; Japoniako Keiko Tanabe eta Frantziako Veronique Legros-Sosa.

Erakusketaren xedea da akuarelaren teknika, haren alderdi pedagogikoak eta azken joera orokorrak herritarrei aurkeztea. Erakusketa beste jarduera batzuekin osatuko da:  perfomance bat eta bisitaldi gidatu bi (ekainaren 25ean eta uztailaren 16an).
Ekainaren 18an, José Miguel Collantes Depaz Peruko artistak obra bat egingo du, 18:30etatik aurrera. “Akuarelaren munduan gaur egun dauden joera artistiko berriekin bat etorrita”. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button