ESZENA

“Ikuszirkus”, zirkoa, umorea, antzerkia eta magia

Andoainen, irailaren 9tik 22ra bitartean, zirkoa, umorea, antzerkia eta magia bilduko dituen Ikuszirkus ekimena antolatu dute.

Bihar bertan, irailak 9, abiatuko da programazioa Truca Circus taldearen ¡Sopla! piezarekin. “Bost diabolo eta badaezpadako dantzazaleak, soka-baso bat, bizikleten desafio bat, oinak eta eskuak dituen helikoptero bat, erritmo handiko pilotak. Batzuek hegan egiten dute, eta beste batzuk lurrera botatzen dira malabarista anker batzuk saihesteko. Festa on bat musikarekin eta omendu ospetsu eta misteriotsu bat. Berriz elkartzea une kezkagarri, dibertigarri, aspergarri eta nahasgarriekin. Sopla! egoera bat da, atmosfera bat, likido arrosa, konfetia.

Datozen asteetarako hitzorduak honako hauek dituzue: Kine Circus Etiopia taldearen Greed! (irailak 15); Zirkozaurre taldearen Harreman (irailak 16); Circ About It taldearen El apartamento (irailak 17); eta D’Click taldearen Latas (irailak 22).

Bastero Kulturguneak dauka informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button