BESTELAKOAK

Laster barru magiak Araba hartuko du

Abuztuaren 30etik irailaren 13ra arte, eta Arabako hainbat herritan MagialdiAraba magia zikloaz gozatu ahalko da.

Hamabost herritara hurbilduko da ikuskizun ibiltaria probintzia osotik, eta herri bakoitzean, arratsaldeetan magia-tailerrak egingo dira euskaraz, 7 urtetik gorako haurrentzat, baita animaziok ere, hurbileko magiaz, kalean bertan.
Horren ostean, 20:00etan, magia ikuskizun bat programatu da, euskaraz edo gaztelaniaz, Asier Kidam Gasteizko magoaren eskutik.

MagialdiAraba zikloaren ibilbidea, Murgian hasi eta Gesaltza Añanan amaituko da. Tartean, Artziniega, Amurrio Langraiz Oka, Samaniego, Zambrana edo Zalduondo herriak bisitatuko ditu, besteak beste.

MagialdiArabak harritu egingo gaitu 2020an, Arabako hamabost herritan familia osoarentzat egingo dituen magia-ikuskizunen bidez”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button