BERTSOTAN

Lasarte-Orian GBTXko azken final-zortzirena

Bihar, urriak 5,  Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final-zortzirena jokatuko da Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean. Saio horren ostean erabakiko da zeintzuk izango diren final-laurdenetan kantatuko duten bertsolariak.

Arratsaldeko 17:00etan hasiko den saioan, honako bertsolari arituko dira: Aitor Salegi Martija, Eneko Araiztegi Agirre, Iñaki Zelaia Irazusta, Mikel Artola Izagirre, Oier Aizpurua Olaizola eta Unai Izagirre Etxeberria.

Betiko lez, bertako irabazlea zuzenean sailkatuko da final-laurdenetara, eta gainontzeko bertsolariek puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Informazio gehiago, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button