BESTELAKOAK

Euskara eta Pirinioetako hizkuntzak

Euskaltzaindiak katalanaren, okzitanieraren, aragoieraren eta euskararen ezaugarriak ezagutzeko, Pirinioetako Hizkuntzak izeneko erakusketa antolatu du Baionako Euskal Museoan, abenduaren 17a arte.

Pirinioetako Hizkuntzak erakusketak katalanaren, okzitanieraren, aragoieraren eta euskararen ezaugarrietako batzuk eta haien historiaren adierazpen garrantzitsuenetako batzuk laburbiltzen ditu. Pirinioetako hizkuntzak, euskara izan ezik, latinetik datoz. “Mendeetako prozesu hori dela eta, lurraldeari begira hurbil dauden baina elkarren artean bereizirik dauden hizkuntzak sortu dira. Literaturaren bidez, hizkuntza horiek aurrera egin dute, eta, aldi berean, aberastu eta beraien muga linguistikoetatik kanpo zabaldu dira, kalitate artistikoa ere irabazi dutela”.

Erakusketa berezi horretan, “hizkuntza horietako bakoitza erabiltzen duten herrietako bizitza sozialean daukan erabileraren lekukotasunak eskaintzen dira, hala administrazioan, zientzian, irakaskuntzan nola, jakina, literatur genero guztietan daukaten presentziaren adibideak emanez”.

Akademiak sustatutako erakusketa azaroaren 20tik abenduaren 17a arte izango da zabalik eta sarrera doakoa izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button