Nontzeberri

Larunbatean hasiko dira "Udaberriko Bertso Saioak" Maialen Lujanbio eta Andoni Egañarekin

Hasteko, larunbatean bertan, hilak 8, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Sustrai Colina eta Aitor Sarriegi izango dira Santutxuko Karmelo plazan 13:00etatik aurrera.

Hilaren15eko hitzorduan txapelketan oso lan ona egin zuten lau bertsolari gazte izango dira. Hala, Uxue Alberdi gipuzkoarrak hiru bertsolari bizkaitar izango ditu aurrez aurre, Miren Amuriza, Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia.

Maiatzaren 22an Euskal Herriko Txapelketako azkeneko finalean parte hartu zuten beste lau bertsolari izango dira oholtzan: Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, eta lau aldiz final nagusian izan diren Jon Maia eta Unai Iturriaga.

Aurreko edizioetan bezala, kontzertua ere izango da egitarauren baitan. Horrela, Txurdinagako kiroldegiaren ondoan dagoen Begoñako Udaltegian Jon Enbeita musikari eta bertsolari ezagunak bere azken diskoa, Hainbeste, hain gitxi, aurkeztuko du. Hitzordua ostiralean, maiatzaren 28an izango da, 20:00etan, eta sarrera librea izango da, aretoko leku guztiak bete arte.

MBNk bidalita

Exit mobile version