BESTELAKOAK

Larunbatean “Antzinako Ogibideen Azoka”, Elorrion

IX. Aintzinako Ogibideen Azoka antolatu du Olazar Auzo Elkarteak asteburu honetarako, Elorrion.

“2003. urtean San Agustineko Elizatearen 950. urtemuga ospatzeko hasi ginen azoka hau  antolatzen, eta harrezkero bi urtetik behin ospatzen dugu” adierazi dute antolatzaileek.

“Beti izan Aintzinako ogibideen azoka, askotan Erdi Aroan kokatu dogu, baina oraingo honetan  Aro kontenporaneoa lantzen saiatuko gara, konkretuki XIX. amaiera, eta XX. mendeko hasiera: Elorrioko balnearioak, vereneanteak, aintzinako diligentziak, inprenta, margolariak, sastreak, garbitzaileak, antzinako argazkilariak, Luthier eta musika tresnak, ….Iraultza industrialeko makinaren erakusketa ere egongo da. (…)  Aipatu ere garai horretan Elorrion nahasketa berezi bat egon zala (aguistak, herritarrak, artisauak, baserritarrak), eta uda guztietan populazioa bikoiztu egiten zala”.

Garai zaharreko ofizioak erakutsiko dira, eta horretarako XX. mendearen hasierako argazkiak ikusgai izango dira, bai eta luthierra eta musika tresnak; josteko makinak eta sastreak; beira-putzegilea; arropa garbitzailea eta iraultza industrialeko makinaren bat ere ikusgai egongo dira.

Olazar Auzo Elkarteak antolatutako erakustaldia goizeko 11:00etan hasiko da eta bertan antzinako erara egindako pintxoak eta edariak dastatzeko aukera egongo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button