ESZENA

Larunbatean “Akadantz” lehiaketa, Elorrioko Arriola Antzokian

Breakonstage jaialdiaren aurreko jarduera, gazteei eta amateur mailako dantzariei zuzenduta dagoen Akadantz da. Otsailaren 8an, 13:00tan (Junior), 16:00etan (Absoluta eta Bikoteak) eta 19:00etan (Experimentala eta 7 min), hiri-dantzaren egoera sustatzen duen ekimena Elorrioko Arriola Antzokian izango da. Irabazleak Europan garrantzia handia duen Breakonstage jaialdian dantzatuko dira.

Akadantz hiri-dantzen (funky, house, Urban dance, hip-hop, Break-Dance, Locking, Popping…) lehiaketa-erakusketa da. “Dantza honen diziplinak entsegu ordu asko eskatzen du, akademietan zein lagun artean modu autodidaktan, hortaz, lehiaketa-erakusketa hau hiri-dantzareriko zaletasun bera duten gazte askorentzako topalekua da. Taldeek haien artean harremanak egiten dituzte, ezagutzak partekatzen dituzte… eta primeran pasatzen dute”.

Helburu nagusia taldeak lan egiten segitzera bultzatzea eta animatzea da, horrexegatik Arriola Antzokitik euren lanak antzokia bezalako inguru eszeniko batean erakusteko aukera ematen zaie. Egindako lana baloratzeko originaltasuna, sormena eta koreografiak burutzeko trebezia, musika-sinkronia, eta markatutako iraupenera doitzea kontuan hartuko dira.

Gazteak dantza ildo berriak sortzen ari dira tai gabe, eta larunbatean hori ikusteko aukera paregabea izango duzue Arriola Antzokian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button