MUSIKA

Larry Bird taldeak zabalduko du Ondarroako “Redstone Soluk” egitaraua

Urritik abendura bitarte egingo dute Redstone Soluk zikloaren hirugarren edizioa. Egitarau hori bi nobedaderekin dator: batetik, aurtengo edizioa Arrigorri hondartzan dagoen Mobydick tabernan egingo da; eta bestetik, kontzertuak ostiralero egingo dira, lehen asteazkenetan egiten ziren.

Hala, lehenengo emanaldia ostiralean egingo da, urriak 12. Egun horretan Larry Bird laukote bilbotarra izango da oholtzan, zeinak Hirugarren fasean izenburuko iraupen luzeko estreinako lana argitaratu berri duen.

Bilbotarren ondotik, hauexek igaroko dira  Mobydick tabernako agertokitik: Jon Gurrutxaga, Joseba Irazoki, Joseba B. Lenoir, Petti, Miren Narbaiza, Jon Basaguren, Naroa, Rafa Rueda, Inun eta Keu Agirretxea eta Mikel Etxaburu.

Kontzertuak formatu txikian egingo dira. Antolatzaileak, bestetik oso pozik agertu dira aurten osatutako programazioarekin, kalitatezko eta indartsua baita.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button