MUSIKA

Larry Bird eta Soul Rubbers taldeek Sopelan eta Bilbon joko dute

Larry Bird indie talde bizkaitarrak zortzi kantu bildu ditu Hirugarren fasean izenburuko diskoan. Grabazioan indie rock kutsuko giroak, pop melodiak eta erritmo aldaketak uztartzen dira. Talde berria badirudi ere, taldekideak hainbat proiektutan aritutako musikariak dira. Laukoteak, aurretik, hiru kantuko EP digitala grabatu zuen, 2015ean.

Bada, taldeak bi kontzertu emango ditu asteburu honetan: gaur, ostirala, Sopelako La Triangu tabernan, 22:00etan, eta bihar, Bilboko La Ribera tabernan, 00:00etan.

Bi emanaldi horietan Segoviako Soul Rubbers bandarekin arituko da. Larry Birdek iragarri duenez, “ez galdu beraien kontzertua, noise-rock amerikar kutsuko kantuekin datoz, Cinturon blanco diskoa aurkezten. Ikusgarria izango da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button